15m.cc-ko kideak Udako ikastaroan
Gaur egun gertaeren dokumentazioa sortu, bildu eta zabaltzeko bideak asko aldatu dira. Edonork bildu dezake, sortu dezake gertatzen ari den horren inguruko dokumentazioa. Herri eta leku desberdinetan gertatzen dena modu erraz eta azkarrean bateratu daiteke.
Egungo teknologiak baliatuz, egoitza fisiko bat izan gabe, artxibo handi eta indartsua edozeinen eskuartean egon daiteke.
Nola egiten da hau? Zertarako? Zertan ari dira 15M.cc-ko kideak?
Honen guztiaren azalpena egingo dute Stéphane Gruesok eta Patricia Horrillok Tabakalerak eta EHU-UPVk uztailak 13 eta 14erako antolatutako “Cómo gestionar el conocimiento producido en los movimientos sociales” ikastaroan.
Izen-ematea zabalik: maiatzak 31 arte 55 € eta ekainak 1etik aurrera 66 €
Argazkia: Patricia Horrillo, Stephane Grueso eta Pablo Soto. Mònica Patxot. Público
Tabakalera - Mediateka